Laburpeneko lamina + mapa kontzeptuala




Proiektuaren azken ematea

    Proiektuaren sintetisazio maximo giza, agora garaikidea titulua jarri diot, agora antzinaroan herria biltzen zen guneari deitzen zitzaiolako, eta proiektuaren lehen haztapenetatik, herria biltzea eta honen aktibotasuna zelako helburu. Horregatik, proiektuaren prozesua, goiko espazio publikoa eta ondoren betiere, atzera bueltak eginez, lurrazpiko espazioa izan dira.

    Bigarren entrega honetarako gainera, lurrazpiko gune permanenteak, gune batzuetan (lurraren kotan daudenak eta gune aktiboetara ematen dutenak)irekiorrak planteatu ditut, eta kupulatxoen zati parte handi bat beira irekiorrak izango dira. Honela, barne espazioak indefinituagoa ematen du, eta kanpoan dauden erabiltzaileak, barrukoago egin eta parte hartzera gonbidatzen dira. Hau, aurreko entregako gangatxoak, trinkoegiak zirelako planteatu dut; ez zen erabileren arteko inongo nahasketarik ematen, eta ebaketan ikusten zenez, gangatxoen formak gehiegi baldintzatzen zuen espazioa. Izaera berri honekin, aipatutako puntu horiek leuntzen saiatu naiz.

    Ideia hauekin, espazioa indefinituagoa eta moztuagoa ( gaur egungo ibilbide zuzen eta indibidualisten aurka ) egiten duten beirateak luzatu eta berkokatu ditut, beira irekiorren inguruan trantsiziozko espazioak osatuz.

    Azkenik, tutoretzan aipatutako presentazio aldaketak egiten saiatu naiz. Koloreak alde batera hutsita, ebaketak arkitektonikoki honeto ulertzen dira espazioari dagokionez, eta 3d-ko irudiak espazioa nik ikusten dudan bezala errepresentatzen saiatu naiz, materialei kolorea kenduta, eta argi sarrerak eta beirateek eragindako difusioa indartuz.




















Proiektuaren azken irudiak

    Irudi hauek dira, proiektuaren azken emaitza nik nola ikusten eta ulertzen dudan adierazten duten irudiak. Alde batetik, proiektuaren azken emaitza erakutsi nahi izan dut den bezala (materialak, espazioak, bolumenak, argi sarrerak...). Beste alde batetik ordea, momentu guztietan saiatu naiz, proiektuaren gauzatzean buruan izan dudan espazio indeterminatu difuso hori adierazten. Honez gain, gelditu, pentsarazi eta interaktuatzera bultzatzen gaituen kanpo espazio publikoa.

    Egonezin edo urduritasun puntu bat sortzen duen espazio bat lortu nahi nuen; pentsarazten duen espazio bat; eguneroko lotik esnatzen gaituena.







Proiektuaren Laburpeneko laminak





    Mapa kontzeptualaren bilakaera pixkat aldrebesa izan da nire kasuan. Hasiera batean, oso interesgarria iruditzen zaidan gai batetik hasi nintzen, eta azkenean, askoz eskala handiago eta ia indefinituan bukatu dut galduta.
    Nondik enfokatu ez nekiela, aurreko sarreraren batean ikusten denez, espazio publiko erabiligabeen aritik tiraka zenbait ondorio atera nituen; denak oso ebidenteak eta gainazalekoak, baina gezurra ematen badu ere, albo batera uzten ditugunak. Ondorio nagusia lehen zati honetan, ESPAZIO PUBLIKO EZ AKTIBOETAN EZ DELA EZER GERTATZEN, EZER GERTATZEN EZ DELAKO DA. Honela, espazio baten gertatzen diren aktibitateez pentsatzen ibili nintzen. Espazio ez aktiboetan ez da inor bizi? Gune marginalak dira alde batera utzita? Argi dago, emaitza ezetz dela. Bai badago jendea, baina pertsona horien gaineko pertzepzioa ia nuloa da. Honen zergatiak hainbat dira: ibilgailu eta desplazamendu azkarrak, espazio bihurri maldatsuak, espazio zabalak…. Guzti hauek, aktibitatearen pertzepzioa aldatzen lagun dezakete; eta beraz, aktibitatearen gertatzearen bultzatzaile izan.
    Fluxuen ondoriozko pertzepzio ezaz pentsatzen, gaur egun hiria eta bizitza orokorrean nola bizi ditugun gaineko hausnarketa egin dut. Fluxuak oso zuzenak eta espazio publikoak pasozkoak dira. Hauek zenbat eta azkarrago zeharkatu orduan eta hobeto? Honen erroa non dago?
     Gaur egungo gizartearen hainbat defektu aukeratu eta momentuan bertan otutzen zitzaizkidan ondorioak idatzi nituen, hauen denak eta askoz gehiago, hiriari ematen diogun erabileraren zergatiak direlakoan. Sustrai batzuk bezala irudikatu ditut, gaur egungo hiriaren oinarri direlako, eta inkonsienteki, edozein bi hitz hartuta denak haien arteko ondorio direla konturatu naiz, eta denen lotura erabatekoa dela banan banan hartuta ere.



Azken ematea

    Hona hemen, proiektuaren sorrera eta garapena, azken oin eta ebaketetarate. Abiapuntua ulertzeko, beharrezkoa da,mapa kontzeptualaren sorburu izan zen kalearen erabilerarekiko ardura hori. Hasieratik, hori izan da helburua, eta horregatik, proiektua lurrazaleko oinetik hasten da; espazio publikoaren izaeratik. 
    Hortik aurrera, eskatutako programa txertatu behar izan nuen, eta hasierako filosofia hori jarraituz egiten saiatu naiz. Azaldutako prozesu orden hau jarraituz doa proiektuaren azalpena ere.






















Proiektua zehazten

    Aurreko sarrera abiapuntu, ebaketan landu eta zehaztu dut proiektuaren antolamendua. Aurreko oinak, gutxi gora beherakoak ziren, ebaketan putzuek hartuko zuten forma zabaldu egingo zelako lurrazpiko oinean. Hasteko, geometria bat behar nuen, espazio finko batzuk zehazteko: lehenengo burutapena, graden malda, lurrarekin topo egin arte lutzatzea zen, baina honek espazio desaprobetxatzeaz gain, eskinetan arazoak ekarriko zizkidan. Horregatik, geometria erabiliz, graden zuzenaren erdiko puntuarekiko elkartzuta den zirfunferentzia zatia egoki ikusi dut. Hormigoizko kaskete hauek, espazio eta erabilera finkoak zehaztuko dituzte.
    Beste alde batetik, grada tontor batzuk, argi putzuak baino ez dira izango, lurrazpiko mundu hori argitzeko asmoarekin. Espazio malgu eta indefinitu horretan, "box" batzuk txertatu ditut, indeterminatuago edo erabilera urrieneko ekintzetarako. Honela, box hauek argitzeaz gain, espazio zabal osoa, lurrazaleko espazio irekiarekin kontaktuan egongo litzateke.
    Azkenik, lurrazpiko oinean bereizten dira koloretako lerro batzuk; lerro hauek, koloretako beirateak adierazten dituzte, espazio osoa indefinituago bihurtzen dutenak, eta gainera, gune ezberdinen bereizketa egiten laguntzen dutenak. 
    Hona hemen, azaldutakoaren irudikapena:



         Lurrazaleko oin honetan, alde batetik lurrazpiko espaziora sarrerak adierazi ditut, eta beste alde batetik, gainazalean bereizten diren grada multzo edo tontorrak lurrazpian zertan proiektatzen diren. Lurrazaleko antolamendua zehazteko, ebaketa ezinbestekoa izan da, beheko espazioen ondorio eta baita ibilbideak oztopatzearen ondorio izan baita oin hau.


     Lurrazpiko oinari dagokionez, espazio finkoen banaketa posibleak adierazi  ditut, eta honez gain, "box"ek izango zuten erabilera bakoitza. Aipatutako koloretako beirateak ere hemen ageri dira gune ezberdinak mugatuz.


          Ebaketa honetan ikusi eta ulertzen da benetan, orainarte esandako guztia, eta espazio ezberdinen izaerak ere argi bereizten dira. Eraikuntzari dagokionez, beheko detailean argiago ulertu daiteke egitura hormigoi arbatuzko kasketeak direla nagusiki eta hauek euzten dutela losa guztia ( zutabe batzuk sartu behar izan baditut ere 10m-ko argirik geratu ez zedin). Beheko solairua, losa izanik aireztatua egin dut behetik, hezetasunen arazoa ere alde batera uzteko.
    Azpimarratu nahi izan dudan beste gauza bat, espazioak zehaztuko dituen elementu oso garrantzitsu bat argia izango dela (bai eguzki-argia eta baita artifiziala ere).





Espazio publikoaren antolamendua eta intentsioak

    Espazio publikoa antolatzerako orduan, ibilbide zuzenak oztopatzea izan dut oinarri. Lehen sekuentzian adibidez, lekuko ibilbide zuzenenak bereizten dira, eta hurrengo sekuentzian, hauen haustura dakarren oztopoa. Hirugarren sekuentzian, aurreko oztopoaren ondorioz sortutako ibilbide zuzenen kontzentrazio gunearen haustura dakarren oztopoa. Horrela jarraituz, jarraitasunik gabeko espazio ireki bat sortu dut.


            Intentsioei begira, kalearekin erlazionatutako programak, goian kokatzea erabaki dut, eta programarik ezkutuenak ordea, lurrazpian, goiko oztopoak luzernario bezala erabiliz. Ikusi beharko dut, luzernario hauen eragina beheko espazioetan.