Proiektuaren Laburpeneko laminak





    Mapa kontzeptualaren bilakaera pixkat aldrebesa izan da nire kasuan. Hasiera batean, oso interesgarria iruditzen zaidan gai batetik hasi nintzen, eta azkenean, askoz eskala handiago eta ia indefinituan bukatu dut galduta.
    Nondik enfokatu ez nekiela, aurreko sarreraren batean ikusten denez, espazio publiko erabiligabeen aritik tiraka zenbait ondorio atera nituen; denak oso ebidenteak eta gainazalekoak, baina gezurra ematen badu ere, albo batera uzten ditugunak. Ondorio nagusia lehen zati honetan, ESPAZIO PUBLIKO EZ AKTIBOETAN EZ DELA EZER GERTATZEN, EZER GERTATZEN EZ DELAKO DA. Honela, espazio baten gertatzen diren aktibitateez pentsatzen ibili nintzen. Espazio ez aktiboetan ez da inor bizi? Gune marginalak dira alde batera utzita? Argi dago, emaitza ezetz dela. Bai badago jendea, baina pertsona horien gaineko pertzepzioa ia nuloa da. Honen zergatiak hainbat dira: ibilgailu eta desplazamendu azkarrak, espazio bihurri maldatsuak, espazio zabalak…. Guzti hauek, aktibitatearen pertzepzioa aldatzen lagun dezakete; eta beraz, aktibitatearen gertatzearen bultzatzaile izan.
    Fluxuen ondoriozko pertzepzio ezaz pentsatzen, gaur egun hiria eta bizitza orokorrean nola bizi ditugun gaineko hausnarketa egin dut. Fluxuak oso zuzenak eta espazio publikoak pasozkoak dira. Hauek zenbat eta azkarrago zeharkatu orduan eta hobeto? Honen erroa non dago?
     Gaur egungo gizartearen hainbat defektu aukeratu eta momentuan bertan otutzen zitzaizkidan ondorioak idatzi nituen, hauen denak eta askoz gehiago, hiriari ematen diogun erabileraren zergatiak direlakoan. Sustrai batzuk bezala irudikatu ditut, gaur egungo hiriaren oinarri direlako, eta inkonsienteki, edozein bi hitz hartuta denak haien arteko ondorio direla konturatu naiz, eta denen lotura erabatekoa dela banan banan hartuta ere.



No hay comentarios:

Publicar un comentario