Laburpeneko lamina + mapa kontzeptuala




Proiektuaren azken ematea

    Proiektuaren sintetisazio maximo giza, agora garaikidea titulua jarri diot, agora antzinaroan herria biltzen zen guneari deitzen zitzaiolako, eta proiektuaren lehen haztapenetatik, herria biltzea eta honen aktibotasuna zelako helburu. Horregatik, proiektuaren prozesua, goiko espazio publikoa eta ondoren betiere, atzera bueltak eginez, lurrazpiko espazioa izan dira.

    Bigarren entrega honetarako gainera, lurrazpiko gune permanenteak, gune batzuetan (lurraren kotan daudenak eta gune aktiboetara ematen dutenak)irekiorrak planteatu ditut, eta kupulatxoen zati parte handi bat beira irekiorrak izango dira. Honela, barne espazioak indefinituagoa ematen du, eta kanpoan dauden erabiltzaileak, barrukoago egin eta parte hartzera gonbidatzen dira. Hau, aurreko entregako gangatxoak, trinkoegiak zirelako planteatu dut; ez zen erabileren arteko inongo nahasketarik ematen, eta ebaketan ikusten zenez, gangatxoen formak gehiegi baldintzatzen zuen espazioa. Izaera berri honekin, aipatutako puntu horiek leuntzen saiatu naiz.

    Ideia hauekin, espazioa indefinituagoa eta moztuagoa ( gaur egungo ibilbide zuzen eta indibidualisten aurka ) egiten duten beirateak luzatu eta berkokatu ditut, beira irekiorren inguruan trantsiziozko espazioak osatuz.

    Azkenik, tutoretzan aipatutako presentazio aldaketak egiten saiatu naiz. Koloreak alde batera hutsita, ebaketak arkitektonikoki honeto ulertzen dira espazioari dagokionez, eta 3d-ko irudiak espazioa nik ikusten dudan bezala errepresentatzen saiatu naiz, materialei kolorea kenduta, eta argi sarrerak eta beirateek eragindako difusioa indartuz.




















Proiektuaren azken irudiak

    Irudi hauek dira, proiektuaren azken emaitza nik nola ikusten eta ulertzen dudan adierazten duten irudiak. Alde batetik, proiektuaren azken emaitza erakutsi nahi izan dut den bezala (materialak, espazioak, bolumenak, argi sarrerak...). Beste alde batetik ordea, momentu guztietan saiatu naiz, proiektuaren gauzatzean buruan izan dudan espazio indeterminatu difuso hori adierazten. Honez gain, gelditu, pentsarazi eta interaktuatzera bultzatzen gaituen kanpo espazio publikoa.

    Egonezin edo urduritasun puntu bat sortzen duen espazio bat lortu nahi nuen; pentsarazten duen espazio bat; eguneroko lotik esnatzen gaituena.







Proiektuaren Laburpeneko laminak





    Mapa kontzeptualaren bilakaera pixkat aldrebesa izan da nire kasuan. Hasiera batean, oso interesgarria iruditzen zaidan gai batetik hasi nintzen, eta azkenean, askoz eskala handiago eta ia indefinituan bukatu dut galduta.
    Nondik enfokatu ez nekiela, aurreko sarreraren batean ikusten denez, espazio publiko erabiligabeen aritik tiraka zenbait ondorio atera nituen; denak oso ebidenteak eta gainazalekoak, baina gezurra ematen badu ere, albo batera uzten ditugunak. Ondorio nagusia lehen zati honetan, ESPAZIO PUBLIKO EZ AKTIBOETAN EZ DELA EZER GERTATZEN, EZER GERTATZEN EZ DELAKO DA. Honela, espazio baten gertatzen diren aktibitateez pentsatzen ibili nintzen. Espazio ez aktiboetan ez da inor bizi? Gune marginalak dira alde batera utzita? Argi dago, emaitza ezetz dela. Bai badago jendea, baina pertsona horien gaineko pertzepzioa ia nuloa da. Honen zergatiak hainbat dira: ibilgailu eta desplazamendu azkarrak, espazio bihurri maldatsuak, espazio zabalak…. Guzti hauek, aktibitatearen pertzepzioa aldatzen lagun dezakete; eta beraz, aktibitatearen gertatzearen bultzatzaile izan.
    Fluxuen ondoriozko pertzepzio ezaz pentsatzen, gaur egun hiria eta bizitza orokorrean nola bizi ditugun gaineko hausnarketa egin dut. Fluxuak oso zuzenak eta espazio publikoak pasozkoak dira. Hauek zenbat eta azkarrago zeharkatu orduan eta hobeto? Honen erroa non dago?
     Gaur egungo gizartearen hainbat defektu aukeratu eta momentuan bertan otutzen zitzaizkidan ondorioak idatzi nituen, hauen denak eta askoz gehiago, hiriari ematen diogun erabileraren zergatiak direlakoan. Sustrai batzuk bezala irudikatu ditut, gaur egungo hiriaren oinarri direlako, eta inkonsienteki, edozein bi hitz hartuta denak haien arteko ondorio direla konturatu naiz, eta denen lotura erabatekoa dela banan banan hartuta ere.



Azken ematea

    Hona hemen, proiektuaren sorrera eta garapena, azken oin eta ebaketetarate. Abiapuntua ulertzeko, beharrezkoa da,mapa kontzeptualaren sorburu izan zen kalearen erabilerarekiko ardura hori. Hasieratik, hori izan da helburua, eta horregatik, proiektua lurrazaleko oinetik hasten da; espazio publikoaren izaeratik. 
    Hortik aurrera, eskatutako programa txertatu behar izan nuen, eta hasierako filosofia hori jarraituz egiten saiatu naiz. Azaldutako prozesu orden hau jarraituz doa proiektuaren azalpena ere.






















Proiektua zehazten

    Aurreko sarrera abiapuntu, ebaketan landu eta zehaztu dut proiektuaren antolamendua. Aurreko oinak, gutxi gora beherakoak ziren, ebaketan putzuek hartuko zuten forma zabaldu egingo zelako lurrazpiko oinean. Hasteko, geometria bat behar nuen, espazio finko batzuk zehazteko: lehenengo burutapena, graden malda, lurrarekin topo egin arte lutzatzea zen, baina honek espazio desaprobetxatzeaz gain, eskinetan arazoak ekarriko zizkidan. Horregatik, geometria erabiliz, graden zuzenaren erdiko puntuarekiko elkartzuta den zirfunferentzia zatia egoki ikusi dut. Hormigoizko kaskete hauek, espazio eta erabilera finkoak zehaztuko dituzte.
    Beste alde batetik, grada tontor batzuk, argi putzuak baino ez dira izango, lurrazpiko mundu hori argitzeko asmoarekin. Espazio malgu eta indefinitu horretan, "box" batzuk txertatu ditut, indeterminatuago edo erabilera urrieneko ekintzetarako. Honela, box hauek argitzeaz gain, espazio zabal osoa, lurrazaleko espazio irekiarekin kontaktuan egongo litzateke.
    Azkenik, lurrazpiko oinean bereizten dira koloretako lerro batzuk; lerro hauek, koloretako beirateak adierazten dituzte, espazio osoa indefinituago bihurtzen dutenak, eta gainera, gune ezberdinen bereizketa egiten laguntzen dutenak. 
    Hona hemen, azaldutakoaren irudikapena:



         Lurrazaleko oin honetan, alde batetik lurrazpiko espaziora sarrerak adierazi ditut, eta beste alde batetik, gainazalean bereizten diren grada multzo edo tontorrak lurrazpian zertan proiektatzen diren. Lurrazaleko antolamendua zehazteko, ebaketa ezinbestekoa izan da, beheko espazioen ondorio eta baita ibilbideak oztopatzearen ondorio izan baita oin hau.


     Lurrazpiko oinari dagokionez, espazio finkoen banaketa posibleak adierazi  ditut, eta honez gain, "box"ek izango zuten erabilera bakoitza. Aipatutako koloretako beirateak ere hemen ageri dira gune ezberdinak mugatuz.


          Ebaketa honetan ikusi eta ulertzen da benetan, orainarte esandako guztia, eta espazio ezberdinen izaerak ere argi bereizten dira. Eraikuntzari dagokionez, beheko detailean argiago ulertu daiteke egitura hormigoi arbatuzko kasketeak direla nagusiki eta hauek euzten dutela losa guztia ( zutabe batzuk sartu behar izan baditut ere 10m-ko argirik geratu ez zedin). Beheko solairua, losa izanik aireztatua egin dut behetik, hezetasunen arazoa ere alde batera uzteko.
    Azpimarratu nahi izan dudan beste gauza bat, espazioak zehaztuko dituen elementu oso garrantzitsu bat argia izango dela (bai eguzki-argia eta baita artifiziala ere).





Espazio publikoaren antolamendua eta intentsioak

    Espazio publikoa antolatzerako orduan, ibilbide zuzenak oztopatzea izan dut oinarri. Lehen sekuentzian adibidez, lekuko ibilbide zuzenenak bereizten dira, eta hurrengo sekuentzian, hauen haustura dakarren oztopoa. Hirugarren sekuentzian, aurreko oztopoaren ondorioz sortutako ibilbide zuzenen kontzentrazio gunearen haustura dakarren oztopoa. Horrela jarraituz, jarraitasunik gabeko espazio ireki bat sortu dut.


            Intentsioei begira, kalearekin erlazionatutako programak, goian kokatzea erabaki dut, eta programarik ezkutuenak ordea, lurrazpian, goiko oztopoak luzernario bezala erabiliz. Ikusi beharko dut, luzernario hauen eragina beheko espazioetan.


Proiektuaren lehen ideiak

       Hasiera batean, mapa kontzeptuala gizarteari begira, kultura... hasi nintzen, baina enfokea beti zioan espazio publikoaren ingurura. Beraz, kontzeptuen azterlan honi buelta ematea erabaki nuen. Abiapuntua espazio publikoaren erabilera izatea, eta honi lotuta, gizartearen, kulturaren...ideiak agertzen joatea; hau da, ikuspuntua zabalduz joatea idea horren inguruan.
   Ondorioz, hurrengo eskema txikia sortu dut, espazio publikoaren okupazio eta erabileraren inguruan:





       
   Alde zahar honi aplikagarri den ondorioa: espazio publikoan ez da ezer gertatzen, ezer gertatzen ez delako!! Beraz, nola aktibatu espazio bat?? Badaude aztertutako zenbait parametro, nire ustez, erlazio zuzena dutenak espazio publiko baten izaera aktiboan. Honetan, papel oso garrantzitsua hartzen du aktibitatea dagoen pertzepzioak eta baita espazioen izaera berak ere. 
   Proiektuari begira, aztertutakoaren arabera, oso papel garrantzitsua hartuko du aktibitateen tarteko espazioak. Honen gaineko ideia espontaneoa, tarteko espazioa mailaketa bidez antolatzea zen, mailen gorenean eraikinak kokatuz.
   Honela, zuzentzerako orduan, erlazio zuzena ikusi genuen ideiaren eta Kathmanduko Durbar Square-aren artean. Beraz, hasierako pausuak, plaza honen izaera eta lekuan honen eragina aztertuz emango ditut.




S,AS Square, active square

    Omnibus: Bidaiari desberdin asko garraiatzeko kapazidadea duen ibilgailu bat proiektatzea eskatzen da. Orubearen ingurura begiratuta, alde zaharreko espazio ireki publikoak "meseta" txiki honen goiko alde honetan kokatzen direla bereiztu daiteke; esaldira itzuliz, bidaiari ezberdin asko garraiatzen dituen hutsune kate bat, baina bidaiari hauek ez dute eroso geratzeko ibilgailurik. Ez dago trantsiziorik gaur egunean alde zahar honetan ematen diren bidai hauetan. Soilik bidaia.
    Aurreko honekin, hutsune eta espazio publikoak egon arren, hauetan gelditu eta ekintzak aurrera eramateko euskarririk ez dagoela adierazi nahi dut. Gure orubea hauetako hutsune bat da gaur egungo egoeran. Honetan, programan azaltzen diren aktibitate eta ekipamenduak txertatuta asko aldatuko litzateke ordubearen izaera.
    Orubea, lotura puntu izango zen, bidaiari ezberdinak jasotzeko asmoz. Honez gain, bidaiari hauek gelditzeko ibilgailu izateko ekipatua egon beharko litzateke. Programan, beraz, kalearekiko erlazio estua duten ekintzek izugarrizko garrantzia izango dute, eta hauek artikulatu beharko dute eraikina edo espazioa bera.
Honela, ekintza ezberdinek kalearekiko duten erlazioa 5 mailatan adierazi dut arbelean, eta baita ekintza hauek garatzen diren epeen iraupena eta puntualtasuna ere. Ondorioz, aktibitateen konpatibletasuna ikusi eta kalearekin zein neurritan eman daitezkeen jasoko dut emaitza bezala. 
    Hona hemen azaldutako saiakera:




    Erabilera anitzeko espazioa, kalearen jarraipen bat litzateke, pasozko baina gelditzeko ekipatua dagoen leku bat; aktibitate ezberdinak nahastuko ziren leku bat. Leku honek, puntualki, merkatuaren funtzioa beteko luke; kaleko merkatua. Honekin lotuta, ez dut gune komertzialik planteatu nahi,gune hauetako ekintzek, heldu, erosi eta bueltatu esan nahi dutelako eta ez da hori lortzea gustatuko zitzaidan eragina. Zinema, kalearekiko nolabaiteko erlazioan planteatu daiteke, antzokia bezala. Hau nola ebatzi aurrerago ikusiko dut. Gainontzeko ekintzak, kalearekiko banatuago eta isolatuago ikusten ditut, baina ea nola artikulatu daitezkeen denak, izenburuko karratua den plaza aktibo bat lortzeko!
    Square, active square; titulua inglesez idatzi izana, ingeleran plaza eta karratuaren arteko homonimiagatik izan da, kasu honetan homonimiaz gin, nolabaiteko erlazioa badagoelako gure orubearen kasuan.

CALIPSO: la ciudad del agua



   Ésta es Calipso, la ciudad del agua. Entre dos montañas abruptas surge sobre un profundo lago subterráneo la ciudad de los mil pozos. Donde quiera que los habitantes, excavando en la tierra largos agujeros verticales, han conseguido sacar agua, hasta ahí y no más lejos se extiende la ciudad. Y es que en Calipso no existen ni pavimentos, ni calles, ni techos. Nada más que tuberías que suben, se entrelazan y mueren en duchas, bañeras, grifos y cubas de depósito de agua. Las crestas de las montañas sujetan las escalas y veredas suspendidas que unen las tuberías, formando una maraña de latón, zinc y cuerda.
   A cualquier hora, alzando los ojos entre las cañerías, no es raro ver a jóvenes muchachas tumbadas en la bañera, arqueadas bajo la ducha, cantando despreocupadas mientras las gotitas de sus salpicaduras destellan al sol del mediodía. Puede que Calipso sea una ciudad creada por mujeres o sin embargo fue creada por hombres como distarte para la vista, pero lo cierto es que si a quien vive en Calipso se le pide que imagine una ciudad feliz, será siempre una ciudad como Calipso la que describa; la ciudad del agua que se vuelve todo hacia lo alto.

Kutxilleria 28 "ETORBIDEA"

    Azken finean, nire ikuspuntu eta orubearekiko filosofia errepresentatu nahi izan dut proiektu honekin. Hasiera batetik, erabilera anitz biltzen dituen espazio indeterminatuan pentsatzean, kalean pentsatu nuen, eta gaur egungo kaleetaz dugun pertzepzioa.
    Kalea ez dugu gure sentitzen, eta beraz ez dugu guretzako erabiltzen. Honen aurrean, kalea errepresentatzen duen sistema bat, baina aldi berean, beharren arabera zabaldu edo txikitu daitezkeen espazioak sortzean pentsatu dut.

            Horregatik, proiektua bera kalea izatea nahi izan dut, momentu guztietan hutsunea oinarritzat hartuta. Orubean, beraz, ibilbide finko bat desplegatuko da, eta “kalean” zehar mugituz, kalean bertan ekintzak aurkituko ditugu zeintzuetan interaktuatzera bultzatuta sentituko garen. Kale horrek, atzeko karrika eta aurreko kutxilleria kalea lotuko ditu, ekintza anitz ezberdinez jositako ibilbide batekin. Proiektuaren elementuak:
-       Ibilbide finko bat
-       Azaleraz zabaldu eta txikitu daitezkeen plataformak
-       Erabilera pribatuagoak garatzeko, andamioen sistema jarraituz, altueran gauzatu daitezkeen azalerak; hauetara irisgarritasuna ere, ez da kalea bera izango (eskilarak, mekanismoak…)


            Laburbilduz, kalea nik nola ulertzen dudan eta nolakoa izan beharko zen pentsatzen dudan irudikatzen duen maketa bat egin dut. Nire kalearen gaineko irudiaren metafora bat alegia.




Proiektuaren lehen erabakiak

   Hasteko, ikuspegi orokor batetik, Gasteizko alde zaharraren egoeraz bueltak ematen ibil naiz, bertan dagoen mugimendu eta gertatzen diren ekintzen gainean.
   Ondorio batera iritziz, Gasteizko alde zaharra, Donostiakoa edo Bilbokoa bezain bizirik ez dagoela ikusi dut. Hau, kontuan hartuta, Donostiako eta Bilbo bezalako alde zaharretan ere, jendearen presentzia pasozkoa izaten dela, beraz ez dira adibide baliagarriak proiektuari dagokionez. Aurreragoko sarrera batean azaldu bezala, Indiako kaleak bai bazeuden ekintzetaz josia, benetako bizitza kalean aurkitzen zelarik. Zergatik ez da hau gertatzen?


   - Hiri monumentalak izatearen obsesioa modan jarri da, hiriek, turismoaren sektorean ikusten dutelako irtenbide ona; funtzionaltasuna eta hiriaren beraren bizitza alde batera utzita.
   - Biztanleek ez dugu hiria gure sentitzen eta beraz, ez dugu guretzako moldatzen eta erabiltzen.
   - Erabileretara zuzendutako lekuak, trinkoak dira, eta ez dute bere funtzioa besterik beteko. Zonakatzearen aldetik doa hau, eta ez ekintzen nahasketarenetik.




   Ideia hauek kontuan hartuta, kale bat nolakoa izan beharko zen ulertzen dudan moduan planteatu nahiko nuke ariketa hau. Lehenengo marrazkian ikusten denez, proiektua kalearen jarraien modura planteatzen dut, ibilbide bat, baina honetan ekintza ezberdin asko ematen direlarik; kale batean murgiltzen gara, alde batera eta bestera ekintza ezberdinak aurkituz eta haietan aktuatzeko aukera izanez. 
   Proiektua trinkoa balitz ordea, elitzateke erabiltzaileek beraientzako moldatutako espazio bat, eta horregatik eta sinplifikatze aldera, modulazioaren bidetik jarraitu dut proiektua. Eraikuntza sistema bat diseinatu nahi dut, ondorengo baldintzak beteko dituena:
     - Inpermanentea izan behar da, erabiltzaileek erraz moldatu dezaketena.
     - Erabilera anitzak bildu behar ditu beregain
     - Edozeinek moldatzeko modukoa izan beharko da (pieza txikiz osatutakoa)
     - Maldak <10% eta 1,5m-ko erradiodun biraketa posibleak
   Honen arabera, 1,5m-ko modulazio batean oinarritzen den eraikuntza sistema bat garatzen ari naiz...