Beste alde batetik, grada tontor batzuk, argi putzuak baino ez dira izango, lurrazpiko mundu hori argitzeko asmoarekin. Espazio malgu eta indefinitu horretan, "box" batzuk txertatu ditut, indeterminatuago edo erabilera urrieneko ekintzetarako. Honela, box hauek argitzeaz gain, espazio zabal osoa, lurrazaleko espazio irekiarekin kontaktuan egongo litzateke.
Azkenik, lurrazpiko oinean bereizten dira koloretako lerro batzuk; lerro hauek, koloretako beirateak adierazten dituzte, espazio osoa indefinituago bihurtzen dutenak, eta gainera, gune ezberdinen bereizketa egiten laguntzen dutenak.
Hona hemen, azaldutakoaren irudikapena:
Lurrazaleko oin honetan, alde batetik lurrazpiko espaziora sarrerak adierazi ditut, eta beste alde batetik, gainazalean bereizten diren grada multzo edo tontorrak lurrazpian zertan proiektatzen diren. Lurrazaleko antolamendua zehazteko, ebaketa ezinbestekoa izan da, beheko espazioen ondorio eta baita ibilbideak oztopatzearen ondorio izan baita oin hau.
Lurrazpiko oinari dagokionez, espazio finkoen banaketa posibleak adierazi ditut, eta honez gain, "box"ek izango zuten erabilera bakoitza. Aipatutako koloretako beirateak ere hemen ageri dira gune ezberdinak mugatuz.
Ebaketa honetan ikusi eta ulertzen da benetan, orainarte esandako guztia, eta espazio ezberdinen izaerak ere argi bereizten dira. Eraikuntzari dagokionez, beheko detailean argiago ulertu daiteke egitura hormigoi arbatuzko kasketeak direla nagusiki eta hauek euzten dutela losa guztia ( zutabe batzuk sartu behar izan baditut ere 10m-ko argirik geratu ez zedin). Beheko solairua, losa izanik aireztatua egin dut behetik, hezetasunen arazoa ere alde batera uzteko.
Azpimarratu nahi izan dudan beste gauza bat, espazioak zehaztuko dituen elementu oso garrantzitsu bat argia izango dela (bai eguzki-argia eta baita artifiziala ere).