Azken finean, nire ikuspuntu eta orubearekiko filosofia errepresentatu nahi izan dut proiektu honekin. Hasiera batetik, erabilera anitz biltzen dituen espazio indeterminatuan pentsatzean, kalean pentsatu nuen, eta gaur egungo kaleetaz dugun pertzepzioa.
Kalea ez dugu gure sentitzen, eta beraz ez dugu guretzako erabiltzen. Honen aurrean, kalea errepresentatzen duen sistema bat, baina aldi berean, beharren arabera zabaldu edo txikitu daitezkeen espazioak sortzean pentsatu dut.
Horregatik, proiektua bera kalea izatea nahi izan dut, momentu guztietan hutsunea oinarritzat hartuta. Orubean, beraz, ibilbide finko bat desplegatuko da, eta “kalean” zehar mugituz, kalean bertan ekintzak aurkituko ditugu zeintzuetan interaktuatzera bultzatuta sentituko garen. Kale horrek, atzeko karrika eta aurreko kutxilleria kalea lotuko ditu, ekintza anitz ezberdinez jositako ibilbide batekin. Proiektuaren elementuak:
- Ibilbide finko bat
- Azaleraz zabaldu eta txikitu daitezkeen plataformak
- Erabilera pribatuagoak garatzeko, andamioen sistema jarraituz, altueran gauzatu daitezkeen azalerak; hauetara irisgarritasuna ere, ez da kalea bera izango (eskilarak, mekanismoak…)
Laburbilduz, kalea nik nola ulertzen dudan eta nolakoa izan beharko zen pentsatzen dudan irudikatzen duen maketa bat egin dut. Nire kalearen gaineko irudiaren metafora bat alegia.