Kutxilleria 28 "ETORBIDEA"

    Azken finean, nire ikuspuntu eta orubearekiko filosofia errepresentatu nahi izan dut proiektu honekin. Hasiera batetik, erabilera anitz biltzen dituen espazio indeterminatuan pentsatzean, kalean pentsatu nuen, eta gaur egungo kaleetaz dugun pertzepzioa.
    Kalea ez dugu gure sentitzen, eta beraz ez dugu guretzako erabiltzen. Honen aurrean, kalea errepresentatzen duen sistema bat, baina aldi berean, beharren arabera zabaldu edo txikitu daitezkeen espazioak sortzean pentsatu dut.

            Horregatik, proiektua bera kalea izatea nahi izan dut, momentu guztietan hutsunea oinarritzat hartuta. Orubean, beraz, ibilbide finko bat desplegatuko da, eta “kalean” zehar mugituz, kalean bertan ekintzak aurkituko ditugu zeintzuetan interaktuatzera bultzatuta sentituko garen. Kale horrek, atzeko karrika eta aurreko kutxilleria kalea lotuko ditu, ekintza anitz ezberdinez jositako ibilbide batekin. Proiektuaren elementuak:
-       Ibilbide finko bat
-       Azaleraz zabaldu eta txikitu daitezkeen plataformak
-       Erabilera pribatuagoak garatzeko, andamioen sistema jarraituz, altueran gauzatu daitezkeen azalerak; hauetara irisgarritasuna ere, ez da kalea bera izango (eskilarak, mekanismoak…)


            Laburbilduz, kalea nik nola ulertzen dudan eta nolakoa izan beharko zen pentsatzen dudan irudikatzen duen maketa bat egin dut. Nire kalearen gaineko irudiaren metafora bat alegia.




Proiektuaren lehen erabakiak

   Hasteko, ikuspegi orokor batetik, Gasteizko alde zaharraren egoeraz bueltak ematen ibil naiz, bertan dagoen mugimendu eta gertatzen diren ekintzen gainean.
   Ondorio batera iritziz, Gasteizko alde zaharra, Donostiakoa edo Bilbokoa bezain bizirik ez dagoela ikusi dut. Hau, kontuan hartuta, Donostiako eta Bilbo bezalako alde zaharretan ere, jendearen presentzia pasozkoa izaten dela, beraz ez dira adibide baliagarriak proiektuari dagokionez. Aurreragoko sarrera batean azaldu bezala, Indiako kaleak bai bazeuden ekintzetaz josia, benetako bizitza kalean aurkitzen zelarik. Zergatik ez da hau gertatzen?


   - Hiri monumentalak izatearen obsesioa modan jarri da, hiriek, turismoaren sektorean ikusten dutelako irtenbide ona; funtzionaltasuna eta hiriaren beraren bizitza alde batera utzita.
   - Biztanleek ez dugu hiria gure sentitzen eta beraz, ez dugu guretzako moldatzen eta erabiltzen.
   - Erabileretara zuzendutako lekuak, trinkoak dira, eta ez dute bere funtzioa besterik beteko. Zonakatzearen aldetik doa hau, eta ez ekintzen nahasketarenetik.




   Ideia hauek kontuan hartuta, kale bat nolakoa izan beharko zen ulertzen dudan moduan planteatu nahiko nuke ariketa hau. Lehenengo marrazkian ikusten denez, proiektua kalearen jarraien modura planteatzen dut, ibilbide bat, baina honetan ekintza ezberdin asko ematen direlarik; kale batean murgiltzen gara, alde batera eta bestera ekintza ezberdinak aurkituz eta haietan aktuatzeko aukera izanez. 
   Proiektua trinkoa balitz ordea, elitzateke erabiltzaileek beraientzako moldatutako espazio bat, eta horregatik eta sinplifikatze aldera, modulazioaren bidetik jarraitu dut proiektua. Eraikuntza sistema bat diseinatu nahi dut, ondorengo baldintzak beteko dituena:
     - Inpermanentea izan behar da, erabiltzaileek erraz moldatu dezaketena.
     - Erabilera anitzak bildu behar ditu beregain
     - Edozeinek moldatzeko modukoa izan beharko da (pieza txikiz osatutakoa)
     - Maldak <10% eta 1,5m-ko erradiodun biraketa posibleak
   Honen arabera, 1,5m-ko modulazio batean oinarritzen den eraikuntza sistema bat garatzen ari naiz...




Borgesen testuaren interpretazio eta baliatzea

"Por antecomedores y galerias salió a patios iguales y repetidas veces al mismo patio. Subió por escaleras polvorientas a antecámaras circulares; infinitamente se multiplicó en espejos opuestos;... En el segundo piso, en el último de la casa le pareció infinita y creciente. La casa no es tan grande - pensó -. La agradan la penumbra, la simetria, los espejos, los muchos años, mi desconocimiento, la soledad."

Borges

   Borgesen jarrera bere testuetan, ezaguna izan da beti metafisikotasunagatik. Hala ere, espazioaren pertzepsioaz hitz egitean, ezinbestekoa da ikutu metafisikoa, bakoitzari espazio batek eragindako sentzazioak oso ezberdinak izan daitezkeelako.
   Espazioaren pertzepzio honek egiten du arkitektura arte ezberdin.     Eskultura, beti ibili izan da bide honetatik, baina sortutako espazioen pertzepzioa urrunekoa zen. Azken urteotan, eskultura arkitekturara hurbilduz joan da, eta egindako lanek sortutako espazioen eragina erabiltzaileen gainekoa izaten ari da: Richard Serra, Annish Kapoor, Jorge Oteiza…
   Pertzepzioarekin eta espazioaren irakurketarekin jolastea, interes handikoa izan daiteke ariketa berriari begira ere, azken finean, ERABILTZAILEEK KALEA BEZALAKO ESPAZIO BAT BERE SENTITZEA GUSTATUKO LITZAIDAKEELAKO, ETA ONDORIOZ BERE EGITEA.


   Irudi honetan, Annish Kapoor-en lan bat ageri da. Eskultore eta artista hau, bisitatutako hiri batean jaio zen, Mumbai-en. Bidaian berataz hitz egin genuen, eta Borgesen testua irakurtzean, gaur egungo adibide on bezala etorri zait burura.
   Lan honekin, kaleko jendeak egunero zapaltzen duen espazio batez zuten pertzepzioa aldatu egiten dela uste dut. Eskulturak, erabiltzaileei, eguneroko espazio horren beste ikuspegi bat erakuzten die, normalean honetan erreparatzen ez delarik. Horrelako aktuazioen eragin mota hau oso interesgarria iruditzen zait, eta berriro ere, Kutxilleria kalean dudan helburua gogorarazten dit: interaktuatze baten bultzada, jendeak kalea bere sentituz eta erabiliz (gaur egunean gertatzen ez dena).

Ariketa berriarekin lehenengo kontaktua

   Behin azterketa garaia bukatuta, Bartzelonako San Cougaten eta diagonaleko unibertzitateetan arkitektura ikasten ari diren bi lagunekin India eta Nepalera bueltatxo bat ematea erabaki genuen.
Hona itzultzean ordea, lanak pilatuta aurkitu ditut, proiektu berriarena haien artean.
   Honi helduta, oso eztabaida interesgarria sortzen da, espazio indeterminatuen eta erabiltzaileen interakzioaren artean. Aurreko proiektuan, aspektu honen inguruan ibili nintzen, eta honi lotuta, bidaian, gure herrialdearen eta Indiaren arteko ezberdintasun argiak ondorioztatu ditut.

   Hasteko, erabilera anitzak espazio indeterminatu batean gertatzearen hariketa ulertzen nenbilela, KALEA etorri zait burura. Eguneroko kalea, horrela ikusten dut, bizitasun hau galduz badoa ere.
   KALEAren bizitasun honetan, ezberdintasun handia dago India bezelako lurraldearen eta gurearen artean. Gure kaleak, hutsik aurkitzen dira askotan, puntu baten eta beste baten arteko lotura bezela soilik baliatzen ditugun bitartean. Indian ez da horrelakorik ikusten: kaleak jendez josita zeuden, eguneroko ekintzak edozeinen aurrean gauzatuz eta interakzio oso aberats bat lortuz. Asko harritu ninduen honek, eta hariketa berrirako oinarri bezala erabiltzea gustatuko litzaidake. Hona hemen, kalean jasotako argazki batzuk:





   Indiari buruzko liburu batean, zera irakurri nuen: “…la India es un pais honrado…”. Esaldia gustatu egin zitzaidan, hala delako. Edozein lekutan ikusten zena, benetako India zen; bertako biztanleek zeramaten bizitza ikusgai! Hemen ordea, fatxada batzuen atzean egiten dugu bizitza, ekintzak gune batzuetan solik egin daitezkeela uste dugularik.
   Honen zergatia ulertu nahian, jabetzaren ideia datorkit. India bezelako herrialde batean, kalea eurena dela ulertzen dute, eta eurena egiten dute. Haiek sortzen dute kalea. Hemen aldiz, kalea, ez dugu geure sentitzen, horretarako gaitasun osoa uzten ez diguten bitartean. Beraz, ekintzak, espezializatutako guneetan bakarrik garatzeko gai ikusten ditugu. Kalea ez dugu gure sentitzen eta beraz, aktibitateei dagokienez hutsik aurkitzen ditugu.