Ariketa berriarekin lehenengo kontaktua

   Behin azterketa garaia bukatuta, Bartzelonako San Cougaten eta diagonaleko unibertzitateetan arkitektura ikasten ari diren bi lagunekin India eta Nepalera bueltatxo bat ematea erabaki genuen.
Hona itzultzean ordea, lanak pilatuta aurkitu ditut, proiektu berriarena haien artean.
   Honi helduta, oso eztabaida interesgarria sortzen da, espazio indeterminatuen eta erabiltzaileen interakzioaren artean. Aurreko proiektuan, aspektu honen inguruan ibili nintzen, eta honi lotuta, bidaian, gure herrialdearen eta Indiaren arteko ezberdintasun argiak ondorioztatu ditut.

   Hasteko, erabilera anitzak espazio indeterminatu batean gertatzearen hariketa ulertzen nenbilela, KALEA etorri zait burura. Eguneroko kalea, horrela ikusten dut, bizitasun hau galduz badoa ere.
   KALEAren bizitasun honetan, ezberdintasun handia dago India bezelako lurraldearen eta gurearen artean. Gure kaleak, hutsik aurkitzen dira askotan, puntu baten eta beste baten arteko lotura bezela soilik baliatzen ditugun bitartean. Indian ez da horrelakorik ikusten: kaleak jendez josita zeuden, eguneroko ekintzak edozeinen aurrean gauzatuz eta interakzio oso aberats bat lortuz. Asko harritu ninduen honek, eta hariketa berrirako oinarri bezala erabiltzea gustatuko litzaidake. Hona hemen, kalean jasotako argazki batzuk:





   Indiari buruzko liburu batean, zera irakurri nuen: “…la India es un pais honrado…”. Esaldia gustatu egin zitzaidan, hala delako. Edozein lekutan ikusten zena, benetako India zen; bertako biztanleek zeramaten bizitza ikusgai! Hemen ordea, fatxada batzuen atzean egiten dugu bizitza, ekintzak gune batzuetan solik egin daitezkeela uste dugularik.
   Honen zergatia ulertu nahian, jabetzaren ideia datorkit. India bezelako herrialde batean, kalea eurena dela ulertzen dute, eta eurena egiten dute. Haiek sortzen dute kalea. Hemen aldiz, kalea, ez dugu geure sentitzen, horretarako gaitasun osoa uzten ez diguten bitartean. Beraz, ekintzak, espezializatutako guneetan bakarrik garatzeko gai ikusten ditugu. Kalea ez dugu gure sentitzen eta beraz, aktibitateei dagokienez hutsik aurkitzen ditugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario