2011_2012rako


   

  Kurtsoa hasi dela diote. Oraindik ez dut eragin handirik jasan baina ziur nago apurtxo bat bada ere igarriko sumatuko dudala.
  Uste dut azken urte guztietan berdina gustatuko litzaidakela ikasgai honetarako baia esperantza daukat noizbait bete egingo dela. Proiektatzeko tresna berriak lortzea da helburu nagusia norberaren proiektatzeko modua lantzearekin batera. Honela, nire proiektatzeko moduan konfiantza hartu nahi dut eta edonori nire proiektua azaltzeko orduan arazorik ez izatea. Honetarako ezinbestekoa ikusten dut irakasleekiko erlazioa hurbila izatea eta hizketaldiak (zuzenketak) proiektua hobetzeko hartu-eman bat izatea; beti ere zertan gabiltzan ahaztu gabe!

Elektrohirien aurrean, Ekoherrixkak


    

   Gaur egungo gizartean “argindarraren hiria”-ren kontra joatea oso zail ikusten dut nik. Ez planteamendua txarra edo ona izateagatik, gaur egungo gizartean bizi eta funtzionatzeko daukagun moduagatik baino.
   Jakina da gizarte kontsumista batean bizi garela eta gero eta energia gehiago behar dugula. Etxeetan gero eta entxufe gehiago ari dira bueltaka alde batetik bestera eta honez gain, beharrezkoak ditugun erosotasunak ere biderkatuz doaz. Gure konfort maila gora doa bidean inongo oztoporik aurkitu gabe.
   Andres Jaquek artikuluan azaltzen dizkigun planteamendu berri hauek, arkitekturaren ikuspegitik eginak daude baina esan bezala arazoa askoz orokorragoa da. Nik jasotzen dugun hezkuntzan eta ingurukoak erakuzten digunean ikusten dut. Ekoaldeen kontua oso interesgarria iruditzen zait eta oso planteamendu potentea autosufizientziarena, baina gizartea ez dago prestatuta horrelako aldaketa bat onartzeko. Gainera planteamendu hau bizitza pribatuan geratzen da baina hiriko zerbitzuak une oro behar dira eta hauek dira energia kontsumoaren arrasoi astun bat.
   Nire ustez, gure hirien eta gizartearen norabide okerraz beste batzuk ere arduratu beharko lirateke. Gobernuek adibidez, gure begien aurrean energia berriztagarrien aldeko ardura handia erakuzten dute, baina nire iritziz hau ez da fatxada soil bat baino. Ekologismo faltsu batean bizi gara eta arazoa ez da energia iturri berriztagarrietatik lortu behar izatea. Horrela bada hobeto, baina benetako arazoa beharrezkoa ez dugun energia kontsumitzen ari garela une oro da. Honek gainera konponbide zaila dauka, politikari eta enpresariak bat izanda ez baitzaio inori interesatzen.

Kulturaren eraikuntzak


     Izenburuak dioen bezala, kasu askotan paisaia kultura baten garapenaren ondorio da. Beste askotan, lurraldeek ez dute pairatu kultura baten presentziarik.
     Aurreko esaldiek erakusten duten moduan, egia da intuitiboki paisaiak bi taldetan sailkatzen ditugula eta artikuluak dioenez ziurrenik hau herentzia modura jaso dugu. Hala ere, azken urteetan paisaiaren inguruko eztabaida honek kolokan jarri du paisaiaz geneukan aurreiritzia. Artikuluaren idazleak “deformacion heredada del sentimentalismo romantico” erabiltzen badu ere herentzia hau kalifikatzeko, artikuluaren amaieran nolabait herentzia hori justifikatzen duela uste dut. Industriaren eta hirien ondorio diren paisaien presentzia horren handia ez zenean, nekazari eta herritarrek landak, mendiak… natura bera baino ez zuten guztiz ezagutzen. Hortaz, kultura baten eraikuntza den paisai baten aspektuak eta garapenaz ezer gutxi jakinda, honek eragindako emozioak gogorregiak izan behar ziren. Nola kalifikatu hortaz guztiz arrotza den eta bere jatorriaz ezer gutxi dakigun paisai bat?
     Beraz, normaltzat jo daiteke gaur egunean, horrenbeste informazio jasotzen dugun garai hontan paisaiaz dugun ikuspegia asko zabaldu izana. Orain bai, aurrejuzkuak baztertu eta paisairen gaineko iritziak guztiz subjetiboak izan behar dutela. Orduan, paisai baten aurrean geratzen garenean, honek gure gain sortzen duen emazioa bat batekoa izango da. Paisai baten aurrean gelditu eta honen gaineko iritzia, paisaiaz pentsatu gabekoa izan daiteke ia-ia.