Elektrohirien aurrean, Ekoherrixkak


    

   Gaur egungo gizartean “argindarraren hiria”-ren kontra joatea oso zail ikusten dut nik. Ez planteamendua txarra edo ona izateagatik, gaur egungo gizartean bizi eta funtzionatzeko daukagun moduagatik baino.
   Jakina da gizarte kontsumista batean bizi garela eta gero eta energia gehiago behar dugula. Etxeetan gero eta entxufe gehiago ari dira bueltaka alde batetik bestera eta honez gain, beharrezkoak ditugun erosotasunak ere biderkatuz doaz. Gure konfort maila gora doa bidean inongo oztoporik aurkitu gabe.
   Andres Jaquek artikuluan azaltzen dizkigun planteamendu berri hauek, arkitekturaren ikuspegitik eginak daude baina esan bezala arazoa askoz orokorragoa da. Nik jasotzen dugun hezkuntzan eta ingurukoak erakuzten digunean ikusten dut. Ekoaldeen kontua oso interesgarria iruditzen zait eta oso planteamendu potentea autosufizientziarena, baina gizartea ez dago prestatuta horrelako aldaketa bat onartzeko. Gainera planteamendu hau bizitza pribatuan geratzen da baina hiriko zerbitzuak une oro behar dira eta hauek dira energia kontsumoaren arrasoi astun bat.
   Nire ustez, gure hirien eta gizartearen norabide okerraz beste batzuk ere arduratu beharko lirateke. Gobernuek adibidez, gure begien aurrean energia berriztagarrien aldeko ardura handia erakuzten dute, baina nire iritziz hau ez da fatxada soil bat baino. Ekologismo faltsu batean bizi gara eta arazoa ez da energia iturri berriztagarrietatik lortu behar izatea. Horrela bada hobeto, baina benetako arazoa beharrezkoa ez dugun energia kontsumitzen ari garela une oro da. Honek gainera konponbide zaila dauka, politikari eta enpresariak bat izanda ez baitzaio inori interesatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario