Proiektuaren lehen erabakiak

   Hasteko, ikuspegi orokor batetik, Gasteizko alde zaharraren egoeraz bueltak ematen ibil naiz, bertan dagoen mugimendu eta gertatzen diren ekintzen gainean.
   Ondorio batera iritziz, Gasteizko alde zaharra, Donostiakoa edo Bilbokoa bezain bizirik ez dagoela ikusi dut. Hau, kontuan hartuta, Donostiako eta Bilbo bezalako alde zaharretan ere, jendearen presentzia pasozkoa izaten dela, beraz ez dira adibide baliagarriak proiektuari dagokionez. Aurreragoko sarrera batean azaldu bezala, Indiako kaleak bai bazeuden ekintzetaz josia, benetako bizitza kalean aurkitzen zelarik. Zergatik ez da hau gertatzen?


   - Hiri monumentalak izatearen obsesioa modan jarri da, hiriek, turismoaren sektorean ikusten dutelako irtenbide ona; funtzionaltasuna eta hiriaren beraren bizitza alde batera utzita.
   - Biztanleek ez dugu hiria gure sentitzen eta beraz, ez dugu guretzako moldatzen eta erabiltzen.
   - Erabileretara zuzendutako lekuak, trinkoak dira, eta ez dute bere funtzioa besterik beteko. Zonakatzearen aldetik doa hau, eta ez ekintzen nahasketarenetik.




   Ideia hauek kontuan hartuta, kale bat nolakoa izan beharko zen ulertzen dudan moduan planteatu nahiko nuke ariketa hau. Lehenengo marrazkian ikusten denez, proiektua kalearen jarraien modura planteatzen dut, ibilbide bat, baina honetan ekintza ezberdin asko ematen direlarik; kale batean murgiltzen gara, alde batera eta bestera ekintza ezberdinak aurkituz eta haietan aktuatzeko aukera izanez. 
   Proiektua trinkoa balitz ordea, elitzateke erabiltzaileek beraientzako moldatutako espazio bat, eta horregatik eta sinplifikatze aldera, modulazioaren bidetik jarraitu dut proiektua. Eraikuntza sistema bat diseinatu nahi dut, ondorengo baldintzak beteko dituena:
     - Inpermanentea izan behar da, erabiltzaileek erraz moldatu dezaketena.
     - Erabilera anitzak bildu behar ditu beregain
     - Edozeinek moldatzeko modukoa izan beharko da (pieza txikiz osatutakoa)
     - Maldak <10% eta 1,5m-ko erradiodun biraketa posibleak
   Honen arabera, 1,5m-ko modulazio batean oinarritzen den eraikuntza sistema bat garatzen ari naiz...




No hay comentarios:

Publicar un comentario