Hasierako eraikitze fase bat



  Lekura joan eta hau akotatzean, zenbait zuhaitz bota behar zirela konturatu nintzen. Honen aurrean, bi jarrera posible ikusten nituen: hauen bota eta zur hau baliatzea proiektuaren lekuarekiko harreman estu bat eta eraikitze eredu bezalako bat sortzea; edota material aurrekoitziez baliatu arkitektura garbi bat egiteko botatako zuhaitzak alde batera utzita. Lehenengo aukera aukeratu dut lehenengo fase baterako.
   Lehen fase honetan, plataforma soil bat planteatzen dut: gaur egunean mendiak badituen egitura batzuetan oinarrituta (ehiza postuak). Informazio truke zentru horren funtzionamendu onak duen konplejitatea kontuan hartuta, faseka eraikitzen den arkitektura bat aukeratu dut: hasiera batean, lo egiteko puntu batzuk txertatuko ditut ibilbidean eta plataforma 2 kokatu ikerketa eta infotruk gune hoiek kokatuko ziren guneetan. Interakzio aktibitate honek arrakasta badu, proiektuaren gainontzeko etapak aurrera eramango dira.

  
   Hurrengo irudian ikusten da, goikoan aipatutako plataformaren atal bakoitza, botatako hiru zuhaitzetako zein zatiri dagokion. Atal hauek, lekuan bertan landuko dira, eta zuraren sikatzea baita ere, lekuan bertan emango da. Ez zuen sentzurik izango horrelako eraikitze eredu bat planteatzea eta gero ateratako zura enpresa batera eraman, sikatu eta landu eta azkenik lekura berriro ere hurbiltzea.


    

No hay comentarios:

Publicar un comentario