Hasierako eraikitze fase bat



  Lekura joan eta hau akotatzean, zenbait zuhaitz bota behar zirela konturatu nintzen. Honen aurrean, bi jarrera posible ikusten nituen: hauen bota eta zur hau baliatzea proiektuaren lekuarekiko harreman estu bat eta eraikitze eredu bezalako bat sortzea; edota material aurrekoitziez baliatu arkitektura garbi bat egiteko botatako zuhaitzak alde batera utzita. Lehenengo aukera aukeratu dut lehenengo fase baterako.
   Lehen fase honetan, plataforma soil bat planteatzen dut: gaur egunean mendiak badituen egitura batzuetan oinarrituta (ehiza postuak). Informazio truke zentru horren funtzionamendu onak duen konplejitatea kontuan hartuta, faseka eraikitzen den arkitektura bat aukeratu dut: hasiera batean, lo egiteko puntu batzuk txertatuko ditut ibilbidean eta plataforma 2 kokatu ikerketa eta infotruk gune hoiek kokatuko ziren guneetan. Interakzio aktibitate honek arrakasta badu, proiektuaren gainontzeko etapak aurrera eramango dira.

  
   Hurrengo irudian ikusten da, goikoan aipatutako plataformaren atal bakoitza, botatako hiru zuhaitzetako zein zatiri dagokion. Atal hauek, lekuan bertan landuko dira, eta zuraren sikatzea baita ere, lekuan bertan emango da. Ez zuen sentzurik izango horrelako eraikitze eredu bat planteatzea eta gero ateratako zura enpresa batera eraman, sikatu eta landu eta azkenik lekura berriro ere hurbiltzea.


    

Gasteizko mendietara osteratxoa

   Hona hemen, Gasteizko mendietara egindako bidaiaren argazki batzuk. Baita momentuan egindako marazki eta akotazioak ere.




       Behin, Gasteizera heldu nintzela, hemendik Gaztelu herrira mugitu nintzen, eta hona heldurik, autoan Logroñorako bidea hartu eta Puerto de Vitoriara igo nintzen.



   Hemen, mendi bideetan sartuta, mendikatearen inguru ezberdinak ikustera joan nintzen (zelaiak, hosto irankorreko basoak, hosto galkorrekoak edo galdukoak jada...).



       Ikuspegi orokor bat izanda, planoa eskuan, aurreko ausnarketetan aukeratutako orubeetara abiatu nintzen, eta hauetan geditu nintzen marrazkitxorenbat eta zuhaitzen akotazioak egiteko, aurrerako pausoetan material gehiago izateko.

 
     Pentsatzen nuenaren kontra, mendiko leku askotan, Gasteiz hiriaren presentzia oso presente dago.

Proiektuaren lehen pausoak...


    Hurrengoak, planteatutako ibilbide ezberdinen ezaugarriak dira, ibiltarien artean bi erabiltzaile perfil ezberdinduta (kolore apalenekoa errezena eta kolore gogorrenekoa, gogorragoa)

 
   
    Hona hemen, inguru bakoitzean espezie bakoitzak egiten dituen eginbeharrak.




Larre eta belardi lauak                                  Faisana: ez dabil lautadatik.
                                                               Zurita uxoa: belarren haziak jatera lautadara.
Larre eta belardi lauak + ura                       Faisana: ez dabil lautadatik.
                                                               Zurita uxoa: haziak jan ondoren edatera.
Larre eta belardi maldatsuak                      Faisana: intsektu motarenbat bizi.
                                                               Zurita uxoa: belarren haziak jatera.
Larre eta belardi maldatsuak + ura          Faisana: : bai intsektuak ura edatera eta baita faisana bera ere. Beraz, jan eta edan.
                                                                Zurita uxoa: haziak jan ondoren edatera.

Hosto erorkorreko baso lauak                     Faisana: laua bada ere, hosto erorkorraren azpian harraparietatik seguru. Beraz, intsektuak jatera.
                                                                Zurita uxoa: pasean dagoenean hostoak jauzten. Beraz kabirik ez.
Hosto erorkorreko baso lauak + ura          Faisana: Seguru sentitzen da, beraz, itsektuak jatera eta ura edatera.  
                                                                 Zurita uxoa: pasean dagoenean hostoak jauzten. Beraz kabirik ez.
Hosto erorkorreko baso maldadunak        Faisana: Cuartangoko kototik, Gasteizko mendien aldera pasata bertan bizi. Lautadatik urrun, hosto erorkorrekin habiak egin, eta zuhaitzekin harraparietatik seguru.
                                                                  Zurita uxoa: pasean dagoenean hostoak jauzten. Ez da hemen geratzen.
Hosto erorkorreko baso maldadunak + ura   Faisana: faisanak bertatik kabia; beraz, ura edatera eta intsektu bila.
Hosto iraunkorreko baso lauak                           Faisana: Ez da lautadara jaizten
                         Zurita uxoa: Pase garaian lautadan geratu 
eta bertan kabiak.
Hosto iraunkorreko baso lauak + ura               Faisana: Ez da lautadara jaizten.
 Zurita uxoa: Pase garaian lautadan geratu eta bertan 
kabiak eta edan.
Hosto iraunkorreko baso maldadunak              Faisana: Neguan, hostoak erorita daudenean, hona jaten, hosto azpian seguruago sentitzen delako.
             Zurita uxoa: pasean egonda, hostodun 
arbola bakarrak. Hemen geratu daiteke.
Hosto iraunkorreko baso maldadunak + ura  Faisana: Neguan, hostoak erorita hona jaten eta edaten (hosto azpira).
Mendi gailurrak                                                           Faisana: ez, zuhaitzen babesik ez dagoelako.
                                                                        Zurita uxoa: pasean dagoenean, hemendik ikusten dira, hego-mendebalderako norantzarekin.
Laku, putzu eta ur biltegiak                             Faisana: ez beheregi daudelako.
                                                                        Zurita uxoa: lautada inguruan ibilita agian ura edatera.
Giza existentziak hurbil dituzten inguruak        Faisana:ez
                                                                        Zurita uxoa:ez





         Hemendik aurrera, eskemetatik bi espeziak mugitzen diren inguru ezberdinak zeintzun diren identifikatzea da hurrengo pausoa. Honekin katalogo bat egin eta leku bakoitzean zer egiten duten zehaztu. Informazio hau zehaztuta, planora joan eta ortofoto ezberdinekin lekuan inguru ezberdin hauek non kokatzen diren aurkitzea da helburu; gero maldak kontuan hartuta espezie bakoitzaren bizimodua azalduko duten ibilbide ezberdinak planteatzeko. Honela, erabiltzaileek, bi espezieren bizitzaren nondik norakoak ezagututa ekosistema baten funtzionamenduaren pertzepzio bat izango dutelako.







         Proiektuaren helburu nagusia, erabiltzaileei Gasteizko mendietako ekosistemaren zati batek nola funtzionatzen duen erakustea da, eta honekin batera, hauen parte hartze eta interakzioa bultzatzea. Interakzio hau ez da berez ematen eta horregatik, jendearen jakinmina pizten duen motore bat beharko da eta baita erabilerak aurrera eramateko beharrezko ekipamenduak ere.
Programa:
        Programaren lehenengo zatiaren xedea, jendeari Gasteizko mendietako ekosistema erakustea da. Honetarako, dagoen fauna eta flora aberatsetik, gune hau naturalki berezi egiten duten 2 espezieetan zentratu naiz: faisana eta zurita uxoa.
        Hona hemen, 2 espezie hauek ekosistema oso bateko faunaren eskema orokorrean hartzen duten lekua.
        Honez gain, espezie bakoitzean zentratuta, habitat finko bat ez daukatela ikusi eta egunean zehar haien beharrak asetzeko ibil daitezkeen inguru ezberdinen eskema bana egin dut.