Proiektuaren azken irudiak

    Irudi hauek dira, proiektuaren azken emaitza nik nola ikusten eta ulertzen dudan adierazten duten irudiak. Alde batetik, proiektuaren azken emaitza erakutsi nahi izan dut den bezala (materialak, espazioak, bolumenak, argi sarrerak...). Beste alde batetik ordea, momentu guztietan saiatu naiz, proiektuaren gauzatzean buruan izan dudan espazio indeterminatu difuso hori adierazten. Honez gain, gelditu, pentsarazi eta interaktuatzera bultzatzen gaituen kanpo espazio publikoa.

    Egonezin edo urduritasun puntu bat sortzen duen espazio bat lortu nahi nuen; pentsarazten duen espazio bat; eguneroko lotik esnatzen gaituena.







Proiektuaren Laburpeneko laminak





    Mapa kontzeptualaren bilakaera pixkat aldrebesa izan da nire kasuan. Hasiera batean, oso interesgarria iruditzen zaidan gai batetik hasi nintzen, eta azkenean, askoz eskala handiago eta ia indefinituan bukatu dut galduta.
    Nondik enfokatu ez nekiela, aurreko sarreraren batean ikusten denez, espazio publiko erabiligabeen aritik tiraka zenbait ondorio atera nituen; denak oso ebidenteak eta gainazalekoak, baina gezurra ematen badu ere, albo batera uzten ditugunak. Ondorio nagusia lehen zati honetan, ESPAZIO PUBLIKO EZ AKTIBOETAN EZ DELA EZER GERTATZEN, EZER GERTATZEN EZ DELAKO DA. Honela, espazio baten gertatzen diren aktibitateez pentsatzen ibili nintzen. Espazio ez aktiboetan ez da inor bizi? Gune marginalak dira alde batera utzita? Argi dago, emaitza ezetz dela. Bai badago jendea, baina pertsona horien gaineko pertzepzioa ia nuloa da. Honen zergatiak hainbat dira: ibilgailu eta desplazamendu azkarrak, espazio bihurri maldatsuak, espazio zabalak…. Guzti hauek, aktibitatearen pertzepzioa aldatzen lagun dezakete; eta beraz, aktibitatearen gertatzearen bultzatzaile izan.
    Fluxuen ondoriozko pertzepzio ezaz pentsatzen, gaur egun hiria eta bizitza orokorrean nola bizi ditugun gaineko hausnarketa egin dut. Fluxuak oso zuzenak eta espazio publikoak pasozkoak dira. Hauek zenbat eta azkarrago zeharkatu orduan eta hobeto? Honen erroa non dago?
     Gaur egungo gizartearen hainbat defektu aukeratu eta momentuan bertan otutzen zitzaizkidan ondorioak idatzi nituen, hauen denak eta askoz gehiago, hiriari ematen diogun erabileraren zergatiak direlakoan. Sustrai batzuk bezala irudikatu ditut, gaur egungo hiriaren oinarri direlako, eta inkonsienteki, edozein bi hitz hartuta denak haien arteko ondorio direla konturatu naiz, eta denen lotura erabatekoa dela banan banan hartuta ere.



Azken ematea

    Hona hemen, proiektuaren sorrera eta garapena, azken oin eta ebaketetarate. Abiapuntua ulertzeko, beharrezkoa da,mapa kontzeptualaren sorburu izan zen kalearen erabilerarekiko ardura hori. Hasieratik, hori izan da helburua, eta horregatik, proiektua lurrazaleko oinetik hasten da; espazio publikoaren izaeratik. 
    Hortik aurrera, eskatutako programa txertatu behar izan nuen, eta hasierako filosofia hori jarraituz egiten saiatu naiz. Azaldutako prozesu orden hau jarraituz doa proiektuaren azalpena ere.