-Azken finean, zer da proiektua? Gasteizek gaur egun daukan aberaztasun natural baliatugabe eta inguruaz isolatutako hiri baten arteko lotura!
-Nola ahalbidetu lotura hau? Teknologia eta aurrerapenen gainean dabilen gizarte bati natura eta honekiko interesa hurbiltzeko, oso gauregungo lotura bat proposatzen da (LOTURA BIRTUALA!).
-Honez gain, analisiaren laminan azaldu denez, zer trasmititu nahi da? Gasteiz inguru natural hau benetan berezi egiten duen ekosistema ezagutzeko baliabideak erabiltzaile perfil ezberdinentzako.
Proiektuaren ekarpena, hiriari natura era berezi batean hurbiltzeaz gain, indibiduoarekiko efektu bat ere izan nahi du. Eraikuntza sistema nola ematen den moduagatik eta erabiltzaileek nola parte hartzen duten kontuan hartuta,
INTERAKTUATZE bat bultzatu nahi da inguru horretan.
- Horretarako, “INFOTRUKE” gunean, argazki kamerak alokatu ahal izango dira, betetzeko fitxa teknikoak, informazioa jaso... Bildutakoa, “INFOTRUKE” zentrora eraman eta gero sarean egongo da eskuragarri (bai zurea eta baita besteena ere).
- Honez gain, ibilbide luzeak kontuan izanda eta natura gauez ere uler daitekeelako, lo egiteko etxola minimo batzuk kokatu dira ibilbidean zehar, mugikorrak izan ahalko zirenak. Hauek erabiltzeko, lekua erreserbatu beharko da ea giltzak INFOTRUKE-n jaso. Etxola aurkitu bezala utzi beharko da, beztela, isuna!!
Interbentzioaren eraikuntza, faseka emango da laminetan azalduta dauden arrazoiengatik. Beraz, hauetaz azalpenak ere, eraikitze etapa horiek jarraituz emango ditut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario