Bakarka garatutako proiektuaren azken irudi batzuk...

    Lehenengo honetan, egunean zehar, "INFOTRUKE" eraikina zelan irekita dagoen bereizten da, eta inguruan dauden bi etxola txiki nola hustu egiten diren egun berria etortzearekin, bisitari berriak jasotzeko prest. Bigarren irudiak, aurkakoa erakutziko digu: zentrua itxi eta konpaktuagoa bilakatuko da, naturaren parte izatera pasatuz (jendeak utzi eta natura jabetuko da eraikinaz); etxolen erabiltzaileak gainera, hauetan lotara sartzeko prest daude. Hirugarren eta azken irudiak, zentroa alde batera utzita, etxola minimoak naturan nola txertatzen diren erakusten du.







Proiektua sintetizatuta 2laminatan



Bakarka garatutako proiektua

     Orain, programa zehaztea tokatzen zait:


    -Azken finean, zer da proiektua? Gasteizek gaur egun daukan aberaztasun natural baliatugabe eta inguruaz isolatutako hiri baten arteko lotura!
    -Nola ahalbidetu lotura hau? Teknologia eta aurrerapenen gainean dabilen gizarte bati natura eta honekiko interesa hurbiltzeko, oso gauregungo lotura bat proposatzen da (LOTURA BIRTUALA!).
    -Honez gain, analisiaren laminan azaldu denez, zer trasmititu nahi da? Gasteiz  inguru natural hau benetan berezi egiten duen ekosistema ezagutzeko baliabideak erabiltzaile perfil ezberdinentzako.
    Proiektuaren ekarpena, hiriari natura era berezi batean hurbiltzeaz gain, indibiduoarekiko efektu bat ere izan nahi du. Eraikuntza sistema nola ematen den moduagatik eta erabiltzaileek nola parte hartzen duten kontuan hartuta, 


INTERAKTUATZE  bat bultzatu nahi da inguru horretan.
    - Horretarako, “INFOTRUKE” gunean, argazki kamerak alokatu ahal izango dira, betetzeko fitxa teknikoak, informazioa jaso... Bildutakoa, “INFOTRUKE” zentrora eraman eta gero sarean egongo da eskuragarri (bai zurea eta baita besteena ere).
    - Honez gain, ibilbide luzeak kontuan izanda eta natura gauez ere uler daitekeelako, lo egiteko etxola minimo batzuk kokatu dira ibilbidean zehar, mugikorrak izan ahalko zirenak. Hauek erabiltzeko, lekua erreserbatu beharko da ea giltzak INFOTRUKE-n jaso. Etxola aurkitu bezala utzi beharko da, beztela, isuna!!



     Interbentzioaren eraikuntza, faseka emango da laminetan azalduta dauden arrazoiengatik. Beraz, hauetaz azalpenak ere, eraikitze etapa horiek jarraituz emango ditut.









Taldeka ezarritako proiektuaren oinarriak


   Taldeko lanean, programa eta helburu orokor batzuk finkatu genituen tokatutako lekua aztertuta. Honetan sartzen dira ekosistemen azterketak eta ibilbideen planteamendu orokorra eta hauek ekipatzearen ideia.
   Hemendik aurrera, bakoitzak bere filosofiari jarraituz bideak modu batera edo bestera zehaztu ditu, eta honi, lekua gozatua izateko ekipatze programa ere, bakoitzak bereaplanteatu dugu.
   Hona hemen, taldekako ikuspuntutik, bideak zehazterainoko egindako ibilbidea: